LEHENENGO
HIRUHILABETEA
1. Hilabetea: Lehen hilabetean zehar
hazkundea edonoiz baino arinena da. Enbrioia, zigotoa baino 10000 aldiz
handiagoko tamainara heldu daiteke. Lehen hilabetearen amaieran 1-4 eta 1-2
bitarteko luzeera neurtzen du. Odola, bere zainengaitik eta arteria txikietatik
dabil. Bihotzak, 65 taupada minutu bakoitzeko emoten ditu. Jada, garunaren,
giltzurrunen eta gibelaren hasiera ikus ditzake. Gainera, zibor-hestea
funtzionatzen du eta mikroskopikoki begiratuta, protuberentziak buruan ikustea
posiblea da.
2. Hilabetea: Bigarren hilabetearen
amaierarantz enbrioia, proportziodun haurtxo baten moduan ikus daiteke. Burua
gorputzaren erabateko luzeraren erdia da. Aurpegiko atalak argi eta garbi
garatuta daude. Besoek, eskuak, hatzak eta erpuruak dituzte, eta hankek, balaun
eta taloiak. Lehen hezur-zelulak 8 asteak inguru agertzen dira.
3. Hilabetea:
Organu-sistemak funtzionatzen ari dira eta horrela fetuak, arnasa hartu dezake,
likido amniotikoa birikietara pasa eta azkenik, hura bota. Fetuak, hankak mugi
ditzakez, ahora ireki, itxi eta irenstu. Babinskiren erreflexua, lehenengoko
jarduera berezia dugu.
BIGARREN HIRUHILABETEA
4. Hilabetea:
Zibor-hestea, fetuaren luzeera berdina du. Amak, fetuaren ostikadak edo
“pataleoa” sentitzeko kapaza da. Plazenta edo karena deitua guztiz garatuta
dago.
5. Hilabetea:
Bertan, lo egiteko definitutako patroiak ditu. Amak, belarria, sabelean
jartzerakoan, fetuaren bihotzaren taupadak entzuteko posiblea du. Baina,
oraindik arnas sistema ez da guztiz egokia. Ilea hazten ari da.
6. Hilabetea:
Kuxin adiposoak ditu azal azpian. Bertan, prentzio erreflexua agertzen da, non,
eskua tinko heldu dezake. Fetoa
entzuteko gai da.
HIRUGARREN HIRUHILABETEA
7. Hilabetea:
Erabat garatutako erreflexuak ditu orain. Bere hatz lodia txupa dezake. Ilea
hazten jarraitzen ari da.
8. Hilabetea:
Hilabete honetan eta hurrengoan, koipe geruza bat garatzen da gorputz guztiaren
azpian. Gainera, fetoa, biratzen hasten da, erditzeko posizioara heldu arte.