Haurtxoak ikasi du negar
egiten badu gauza batzuk pasatzea lortu dezakeela, eta entzuten ere ikasi du,
erantzunaren zain. Haur baten garuna, bere bizitzako
lehen hilabetetan zehar eraldatzen da. Jaioberriaren erreflexuak, borondatezko
ekintza sinpleetara ematen die pausu. Aldaketa hauen gakoa, garunaren
goikaldean dago. Garun-kortexak, haurrari, arreta zuzentzea eta bere portaera
kontrolatzea baimentzen dio. Hala ere, garun-kortexa beste primate
batzuenarekin konparatuz, gizakiarena, askoz astiroago garatzen da. Gainera,
hiru urteetararte, umeek ez dute pentsamendu sortzailea erakusten, eta hau,
bere hurbilengo senideetatik (txinpantzeak) bereizten dituen ezaugarria da. Trebetasun harrigarriak dute, gauza-kopuruarekin sentiberak
dira, daki jostailu bat ez dela biren berdina, eta bi hiru baino gutxiago
direla. 15 hilabeteetan haurtxoak bainuontziko fisikaren gainean ikasten du,
gauzek era desberdinean jokatzen dutela ohartzen da. Kausako eta efektuko
oinarrizko postprintzipioak ulertzen ditu. Baina haien arteko konbinazio handia
egin beharko du. 6 hilabete gehiagokin, kausaren eta efektuaren arteko ulermen
maila konplexuagoa eukiko du. Nahiz eta musika-ekipamendu baten botoiak
antzekoak izan, haietako bakoitza zer egiten duen jakiteko sistema bat garatzen
du. Haurrek gauzak piezetan deskonposatzen dituzte, gauza barriak ikertu ahal
izateko. Honekin goian, behean, eskuina eta ezkerra kontzeptuak aurkitzen
dituzte. 2 urterekin, gauzak ordenatzen hasten dira, objetuak sailkagarriak
direla ikusiz, eta horregatik zientifikoaz aparte sortzaile ere da. Imitazioa
oso garrantzitsua da, eta irudimena garatzen du. Lehenik eta behin kopiatzen
dute, gero inprobisatzen dute eta gero haiek, eurenak sortzen dute.