viernes, 15 de abril de 2016

JOLASA: JARDUERA LUDIKOA

JOLASA OSO KONTU SERIOA
 
Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.
 
 
 
 
Duela ehun urte jolasaren inguruan ez zen teorizatzen, baina haurrek kalean ordu asko pasatzen zuten jolasean. Gaur egun, aldiz, unibertsitatean asko hitz egiten da haurren jolasari buruz, psikologia eta pedagogia arloetan onartua baitago jolasaren garrantzia, baina kalean gutxiago ikusten dira haurrak jolasten” Azpimarratu beharra dago jolasen garrantzia eta honek dira jolasaren aldi nagusiak:
 
 
 a)Jolas motorra: Hasieran, bere gorputzarekin jolasten du. Mugitzeko aukera berriak aurkitzen ditu. Adibidez, eskuak eta hankak mugitu. Gainera, besteen gorputza ezagutzen doa. Umea bakarrik jolasten da eta, adibidez, puxtarriekin egiten dituen jarduerak teknikoki ezon daiteke esan jolasak direnik. Ekintzak errepikatu egiten dira, finkatuz doaz eta funtzionaltasunagatik beragatik egiten dira.
 
b)Jolas sinbolikoa:
 - Ume nagusiagoak imitatzen ditu baina bakarrik jolasten da, jolaskidea aurkitzeko ahaleginik egin gabe eta irabazten saiatu gabe ("balitz bezala" jolasa).
- Beste jokalariek ez dute garrantzirik.
- Alegiazko laguna: asmatutako pertsonaia batekin jolasten da, benetakoa balitz bezala.
Deszentratzen eta euren burua beste umeekin harremanetan ikusten hasten dira. Hori gertatzen denean, nola egiten duten konporatzen eta jolaskideen asmoak koordinatzen hasten dira. Jolasteko moduak konparatzeko gaitasuna eta aurkariari nagusitzen ahalegintzako gaitasuna deszentraziotik datozen jarrera kognoszitiboak dira (oso zailak/ezinezkoak ume txikien artean).
 
c)Nolabaiteko lankidetzako jolasa: 
-Jokalari bakoitza irabazten saiatzen da.
-Umeek elkar hartu behar dute arauak adosteko.
-Lankidetzaren funtsa: lehiaketa gobernatzeko arauak sortzea.
-Elkar hartu behar dute denek onartzeko moduko arauak negoziatzeko.
-Adostutako arauak ezartzeko eta jarraitzeko ahaleginak egin arren, jokalari bakoitza bere arauei eusten saiatzen da.
 
d)Arauak kodetzeko jolasa:
-Nerabeek elkar hartzen dute arauak batzeko ahaleginean.
-Gozatu egiten dute gerta daitezkeen egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen.

 

lunes, 11 de abril de 2016

NERABEZAROAREN EGOZENTRISMOA

PENTSAMENTU IDEALISTA ETA FIKZIOZKOAREN FUNTSA


Nerabearen egitura kognitiboa egozentrikoa izan ohi da, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako eta faktore afektibo-sozial batzuk albo batera utzi gabe.Nerabea kognitiboki egozentrikoa da, pentsamendu formal berria gehiegikeriaz erabiliz, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako. Bestalde, nerabearen idealismoa ulertzeko, faktore afektibo-sozial batzuk ere hartu behar dira aintzat, irterpretazio kognitibo hutsa osatzeko.
·         Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideala irudikatzeko gaitasun berria dute, beraien gurasoenganako edo miresten zuten norbaitenganako mirespena galtzea.

·         Eztabaidatzeko joera: Nerabeek gauzarik txikienari buruz ere eztabaidatzeko gogoa edukiko dute. Normalean gurasoekin edo nerabearen tutela daukan pertsonarekin eztabaidatzen dute edozein gauzagatik.
·         Autokontzientzia: Nerabeen irudizko ikus-entzuleak, beraien buruan baino ez dira existitzen eta kezkatuta daude haien jokaeraz eta pentsamenduaz.

·         Norbere burua azpimarratzea: Nerabeek  ezaugarri honetan uste dute bereziak direla, eta beraien esperientzia bakarra dela.

·         Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek  erabakiak hartzeko orduan duda asko izaten dituzte.

·         Itxurazko hipokresia: Zerbait nahi dute baina ez dakite hori lortzeko lan handia egin behar dela.

OPERAZIO KONKRETUKO ETAPAK (7-12urte)


OPERAZIO LOGIKO-MATEMATIKOAK: Bertan, objektuak etena izan behar du. Ez dira espazioa eta denboran kontuan hartzen. Objektuaren funtsa baino ez da kontuan hartzen.
1. SAILKAPENA
2. SERIAZIOA
3.KONTSERBAZIOA


1.Sailkapen kontzeptua multzo edo talde bateko kide edo parte izatearekin lotuta dago. Partaidetzako erlazio horretan oinarrituta, sailak egiten ditugu eta sail horiek funtsezkoak dira mundua antolatzeko.




2. Seriazioa sailkapenaren kontrapartida da. Seriazioetan ordenatze dimentsionala egiten da (desberdintaduna). Gauzen arteko desberdintasunei erreparatu behar zaie.



3. Gauza baten kantitatea geroko kantitatearen berdina izango da, gauza horren itzura kualitatiboa aldatu den arren.