JOLASA OSO KONTU SERIOA
Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.
“Duela ehun urte jolasaren inguruan ez zen teorizatzen, baina haurrek kalean ordu asko pasatzen zuten jolasean. Gaur egun, aldiz, unibertsitatean asko hitz egiten da haurren jolasari buruz, psikologia eta pedagogia arloetan onartua baitago jolasaren garrantzia, baina kalean gutxiago ikusten dira haurrak jolasten” Azpimarratu beharra dago jolasen garrantzia eta honek dira jolasaren aldi nagusiak:
a)Jolas motorra: Hasieran, bere gorputzarekin jolasten du. Mugitzeko aukera berriak aurkitzen ditu. Adibidez, eskuak eta hankak mugitu. Gainera, besteen gorputza ezagutzen doa. Umea bakarrik jolasten da eta, adibidez, puxtarriekin egiten dituen jarduerak teknikoki ezon daiteke esan jolasak direnik. Ekintzak errepikatu egiten dira, finkatuz doaz eta funtzionaltasunagatik beragatik egiten dira.
b)Jolas sinbolikoa:
- Ume nagusiagoak imitatzen ditu baina bakarrik jolasten da, jolaskidea aurkitzeko ahaleginik egin gabe eta irabazten saiatu gabe ("balitz bezala" jolasa).
- Beste jokalariek ez dute garrantzirik.
- Alegiazko laguna: asmatutako pertsonaia batekin jolasten da, benetakoa balitz bezala.
Deszentratzen eta euren burua beste umeekin harremanetan ikusten hasten dira. Hori gertatzen denean, nola egiten duten konporatzen eta jolaskideen asmoak koordinatzen hasten dira. Jolasteko moduak konparatzeko gaitasuna eta aurkariari nagusitzen ahalegintzako gaitasuna deszentraziotik datozen jarrera kognoszitiboak dira (oso zailak/ezinezkoak ume txikien artean).
c)Nolabaiteko lankidetzako jolasa:
-Jokalari bakoitza irabazten saiatzen da.
-Umeek elkar hartu behar dute arauak adosteko.
-Lankidetzaren funtsa: lehiaketa gobernatzeko arauak sortzea.
-Elkar hartu behar dute denek onartzeko moduko arauak negoziatzeko.
-Adostutako arauak ezartzeko eta jarraitzeko ahaleginak egin arren, jokalari bakoitza bere arauei eusten saiatzen da.
d)Arauak kodetzeko jolasa:
-Nerabeek elkar hartzen dute arauak batzeko ahaleginean.
-Gozatu egiten dute gerta daitezkeen egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario