lunes, 11 de abril de 2016

NERABEZAROAREN EGOZENTRISMOA

PENTSAMENTU IDEALISTA ETA FIKZIOZKOAREN FUNTSA


Nerabearen egitura kognitiboa egozentrikoa izan ohi da, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako eta faktore afektibo-sozial batzuk albo batera utzi gabe.Nerabea kognitiboki egozentrikoa da, pentsamendu formal berria gehiegikeriaz erabiliz, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako. Bestalde, nerabearen idealismoa ulertzeko, faktore afektibo-sozial batzuk ere hartu behar dira aintzat, irterpretazio kognitibo hutsa osatzeko.
·         Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideala irudikatzeko gaitasun berria dute, beraien gurasoenganako edo miresten zuten norbaitenganako mirespena galtzea.

·         Eztabaidatzeko joera: Nerabeek gauzarik txikienari buruz ere eztabaidatzeko gogoa edukiko dute. Normalean gurasoekin edo nerabearen tutela daukan pertsonarekin eztabaidatzen dute edozein gauzagatik.
·         Autokontzientzia: Nerabeen irudizko ikus-entzuleak, beraien buruan baino ez dira existitzen eta kezkatuta daude haien jokaeraz eta pentsamenduaz.

·         Norbere burua azpimarratzea: Nerabeek  ezaugarri honetan uste dute bereziak direla, eta beraien esperientzia bakarra dela.

·         Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek  erabakiak hartzeko orduan duda asko izaten dituzte.

·         Itxurazko hipokresia: Zerbait nahi dute baina ez dakite hori lortzeko lan handia egin behar dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario