lunes, 23 de mayo de 2016

ERRETIROAREN ETAPA

Jubilatzeko irrika ez duena susmagarria da kasurik hoberenean

Pertsona baten bizitzaren adin guztietarako ditugu ohituraren poderioz lege bihurtu diren arauak, ohiturak, klixeak. Haurrak zoriontsuak dira, gazteak ilusioz eta ausardiaz beteak, helduek gaztaroaren minez bizi dira eta zahartzaroaren beldurrez, zaharrak oroitzapenez blai bizi dira, irautea lortzen duten bitartean.
 
Zerrenda askoz luzeagoa da, baina har bedi goian esandakoa adibide gisa. Hori guztia lege da askorentzat eta agindua betetzen saiatzen gara gehienok. Hala gertatzen ez bada, gutako bakoitzak erabakitzen du duen adinari ez dagokiona bizi badu, bizipen hori azaleratu ala ez. Demagun gaztea zarela eta etsipena ilusioari nagusitzen zaiola. Edo helduaroan ilusioz blai bizi zarela. Kasu horietan, gomendio bat: pentsatu ondo salbuespen zarela adierazi ala ez, artaldetik kanpo hotz egiten baitu.
 
Aisia ez da erretiratzen
 
Erretiroa hartutakoan pertsona askok, motibaziorik ezagatik edo eskura izan dezakeen aisialdi-eskaintza ez ezagutzearren, ez dakite nola bete lehenago. lanean zebiltzala, betetzen zuten astia. Hamar, hamabost, hogeita hamar edo berrogei urte ere iraun dezakeen bizitzako etapa horretan olgeta-praktikarik egitea funtsezkoa da.



 Jubilatu den pertsonak gehienetan pentsio edo errenta bat jasotzen du aldiro bizimodua atera ahal izateko. Pentsio horren bitartez, bere aisia bete ahal izateko hainbat jarduera egin dezake, bidaiatu, kirola egin, bilobetaz gozatu...



http://www.diariovasco.com/v/20100920/opinion/articulos-opinion/erretiroa-amets-20100920.html

DIBORTZIOA: BIDE BERRI BAT

Dibortzioa eta banaketa

Bikote-harremana hausten da dibortzioarekin, baina baita familia-egitura bera ere. Familia eta bertako kideen arteko harremanak modu berri batean antolatzeko unea da. Seme-alabek gurasoekin harreman osasuntsua eta lotura-afektibo sendoak mantentzeko, gakoa izango da gurasoek bikote-arazoetatik at uztea seme-alabak.


Bi pertsona helduk askatasunez eta errespetuz erabakitzen dute beraien arteko bikote-harremana etetea; edo, hala behar luke behintzat. Printzipioz, bi pertsona helduren arteko afera da.






Bi heldu horiek hartutako erabakiak bete-betean eragingo du seme-alabek ordu arte ezagutu duten bizimoduan eta familia-harremanetan. Bi helduren arteko afera horren lekuko dira, bai banaketa aurretik, bai ondoren; lehen lerroko ikusle isil batzuetan, obra azken lerrotik sumatzen urruneko testigu besteetan. Baina, beti egongo dira hor, bi heldu horien erabakiek beraien egunerokoari, bizimoduari eta familia-harremanei zuzen-zuzenean eragingo die.

Baina, haustura hori, bikote-harremanarena nahiz familia-egiturarena, noiz hasten da? Bikoteak erabakia hartzean? Seme-alabei jakinaraztean? Edo lehenagotik dator?

http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1105

jueves, 12 de mayo de 2016

HABIA HUTSAREN SINDROMEA

"SEME-ALABEK HEGOAK ASTINTZEN DITUZTENEAN"

Seme-alabak emantzipatzeak tristura, bakardadea eta motibazioa galtzea ekartzen die zenbait gurasori, baina badago sentimendu horiei aurre hartzeko modua. Unea iristeko zain egoten dira batzuk, eta iristeko beldurrez beste batzuk.  Bakardade, tristura eta hustasun sentimenduek erasaten diete, baina badira horiei aurre hartzeko eta horiek gainditzeko estrategiak ere. Komeni da psikologo eta profesionalen aholkuak aintzat hartzea.
-Sintomak
Seme-alabak falta zaizkiela, sentimendu bat baino gehiago agertzen zaie guraso horiei: bakarrik sentitzen dira, triste, ezertarako ez direla iruditzen zaie eta antsietate zerbait ere edukitzen dute. Lo-nahasmenduak ere izan ditzakete, loezina, adibidez, edo gauetan sarri esnatzeko joera har dezakete. Autoestimuari ere egin diezaioke egoerak eta, zenbaitetan, depresioari lotuta dauden sintomak ere ager daitezke: nekea edo kontzentrazio falta, adibidez.
 
Sindrome horren aurrean, psikologoak saiatu behar du gaixoak dituen uste eta pentsamendu okerrak aldarazten. Proposamen batzuk:
- Lehen seme-alabei eskaintzen zitzaien denbora, aisialdi-jarduerekin bete.
- Arazoaren ikuspegia aldatu eta askatasun-aukeratzat hartu.
-Norbere buruari denbora eskaini egoera berrira egokitzeko, eta errespetatu.
-Egoera berria onartu.
-Bikote-bizitza biziberritu eta bakardade hori baliatu seme-alabak etxean zeudenean agian falta izan diren intimitatea eta elkarrizketa lantzeko.
 
 
 

Iturria: Fernando Pena. Valentziako Psikologo Elkargoko kidea, 8211 zenbakiduna. (http://www.miconsulta.es)

viernes, 6 de mayo de 2016

BIKOTE ERLAZIOAK

Bikote-erlazioak zoriona eman diezaguke?
maitasuna aurkitzea ez da gogobeteko konpromiso zoriontsuko berehalako baldintza. Aukeretan, ez da nahikoa gu zenbat maite izatearekin, bikoteek haien arteko sentimendu sendoak egoten jarraitu arren apurtzen bukatzen dituzten aldiak daude.
Zer esan nahi dau?
Bikotea izateak erantzukizuna edukitea suposatzen dau, eta era berean, ahaleginak elkartzen baditugu eta talde on bat egiten badugu, gozatzen dugun zoriona oso aberasgarria izatera heldu daiteke.
 
 Erlazioaren estadioetan zentratzean, bost bereizi daikeguz.
1-Hasierako erakargarritasuna: kidetzaren beharra.
2-Erlazioa sortzea: Bat etortzea erakargarritasun fisikoan eta gaitasunetan (alderantzizkoa ere izan liteke), prozesu geldoa eta "gu" esanahia.
3-Erlazioaren jarraipena: Doitasuna (ekarpenaren oreka).
4-Narriadura: Ez dagoela dointasunik konturatzea (desoreka).
5-Erlazioaren amaiera: Erabakia, bukatu ala ez bukatu? Egokia da ala ez da?
Bikotearen oinarria bitan bereizten da:
-Atxikimendua: prozesu luzea(bizi-zikloa). Eragina du subjetuak egiten dituen persona arteko harreman guztien (sexuzkoen eta sexuzkoen ez direnen) kantitatean eta kalitatean.
-Intimitatezko erlazioa: Gaztaroan ezartzen da, eta elkarrekiko atxikimendua (elkarrekiko ardura) du ezaugarri nagusia; horretarako, ezinbestekoak dira konpromesuak eta sakrifizioak.
Azkenik, afektuak ziurtasuna Dakar.