lunes, 23 de mayo de 2016

DIBORTZIOA: BIDE BERRI BAT

Dibortzioa eta banaketa

Bikote-harremana hausten da dibortzioarekin, baina baita familia-egitura bera ere. Familia eta bertako kideen arteko harremanak modu berri batean antolatzeko unea da. Seme-alabek gurasoekin harreman osasuntsua eta lotura-afektibo sendoak mantentzeko, gakoa izango da gurasoek bikote-arazoetatik at uztea seme-alabak.


Bi pertsona helduk askatasunez eta errespetuz erabakitzen dute beraien arteko bikote-harremana etetea; edo, hala behar luke behintzat. Printzipioz, bi pertsona helduren arteko afera da.






Bi heldu horiek hartutako erabakiak bete-betean eragingo du seme-alabek ordu arte ezagutu duten bizimoduan eta familia-harremanetan. Bi helduren arteko afera horren lekuko dira, bai banaketa aurretik, bai ondoren; lehen lerroko ikusle isil batzuetan, obra azken lerrotik sumatzen urruneko testigu besteetan. Baina, beti egongo dira hor, bi heldu horien erabakiek beraien egunerokoari, bizimoduari eta familia-harremanei zuzen-zuzenean eragingo die.

Baina, haustura hori, bikote-harremanarena nahiz familia-egiturarena, noiz hasten da? Bikoteak erabakia hartzean? Seme-alabei jakinaraztean? Edo lehenagotik dator?

http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1105

No hay comentarios:

Publicar un comentario