Pertsona baten bizitzaren adin guztietarako ditugu ohituraren poderioz lege bihurtu diren arauak, ohiturak, klixeak. Haurrak zoriontsuak dira, gazteak ilusioz eta ausardiaz beteak, helduek gaztaroaren minez bizi dira eta zahartzaroaren beldurrez, zaharrak oroitzapenez blai bizi dira, irautea lortzen duten bitartean.
Zerrenda askoz luzeagoa da, baina har bedi goian esandakoa adibide gisa. Hori guztia lege da askorentzat eta agindua betetzen saiatzen gara gehienok. Hala gertatzen ez bada, gutako bakoitzak erabakitzen du duen adinari ez dagokiona bizi badu, bizipen hori azaleratu ala ez. Demagun gaztea zarela eta etsipena ilusioari nagusitzen zaiola. Edo helduaroan ilusioz blai bizi zarela. Kasu horietan, gomendio bat: pentsatu ondo salbuespen zarela adierazi ala ez, artaldetik kanpo hotz egiten baitu.
Aisia ez da erretiratzen
Erretiroa hartutakoan pertsona askok, motibaziorik ezagatik edo eskura izan dezakeen aisialdi-eskaintza ez ezagutzearren, ez dakite nola bete lehenago. lanean zebiltzala, betetzen zuten astia. Hamar, hamabost, hogeita hamar edo berrogei urte ere iraun dezakeen bizitzako etapa horretan olgeta-praktikarik egitea funtsezkoa da.
Jubilatu den pertsonak gehienetan pentsio edo errenta bat jasotzen du aldiro bizimodua atera ahal izateko. Pentsio horren bitartez, bere aisia bete ahal izateko hainbat jarduera egin dezake, bidaiatu, kirola egin, bilobetaz gozatu...
http://www.diariovasco.com/v/20100920/opinion/articulos-opinion/erretiroa-amets-20100920.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario