Seme-alabak emantzipatzeak tristura, bakardadea eta motibazioa galtzea ekartzen die zenbait gurasori, baina badago sentimendu horiei aurre hartzeko modua. Unea iristeko zain egoten dira batzuk, eta iristeko beldurrez beste batzuk. Bakardade, tristura eta hustasun sentimenduek erasaten diete, baina badira horiei aurre hartzeko eta horiek gainditzeko estrategiak ere. Komeni da psikologo eta profesionalen aholkuak aintzat hartzea.
-Sintomak
Seme-alabak falta zaizkiela, sentimendu bat baino gehiago agertzen zaie guraso horiei: bakarrik sentitzen dira, triste, ezertarako ez direla iruditzen zaie eta antsietate zerbait ere edukitzen dute. Lo-nahasmenduak ere izan ditzakete, loezina, adibidez, edo gauetan sarri esnatzeko joera har dezakete. Autoestimuari ere egin diezaioke egoerak eta, zenbaitetan, depresioari lotuta dauden sintomak ere ager daitezke: nekea edo kontzentrazio falta, adibidez.
Sindrome horren aurrean, psikologoak saiatu behar du gaixoak dituen uste eta pentsamendu okerrak aldarazten. Proposamen batzuk:
- Lehen seme-alabei eskaintzen zitzaien denbora, aisialdi-jarduerekin bete.
- Arazoaren ikuspegia aldatu eta askatasun-aukeratzat hartu.
-Norbere buruari denbora eskaini egoera berrira egokitzeko, eta errespetatu.
-Egoera berria onartu.
-Bikote-bizitza biziberritu eta bakardade hori baliatu seme-alabak etxean zeudenean agian falta izan diren intimitatea eta elkarrizketa lantzeko.
Iturria: Fernando Pena. Valentziako Psikologo Elkargoko kidea, 8211 zenbakiduna. (http://www.miconsulta.es)
No hay comentarios:
Publicar un comentario