lunes, 23 de mayo de 2016

ERRETIROAREN ETAPA

Jubilatzeko irrika ez duena susmagarria da kasurik hoberenean

Pertsona baten bizitzaren adin guztietarako ditugu ohituraren poderioz lege bihurtu diren arauak, ohiturak, klixeak. Haurrak zoriontsuak dira, gazteak ilusioz eta ausardiaz beteak, helduek gaztaroaren minez bizi dira eta zahartzaroaren beldurrez, zaharrak oroitzapenez blai bizi dira, irautea lortzen duten bitartean.
 
Zerrenda askoz luzeagoa da, baina har bedi goian esandakoa adibide gisa. Hori guztia lege da askorentzat eta agindua betetzen saiatzen gara gehienok. Hala gertatzen ez bada, gutako bakoitzak erabakitzen du duen adinari ez dagokiona bizi badu, bizipen hori azaleratu ala ez. Demagun gaztea zarela eta etsipena ilusioari nagusitzen zaiola. Edo helduaroan ilusioz blai bizi zarela. Kasu horietan, gomendio bat: pentsatu ondo salbuespen zarela adierazi ala ez, artaldetik kanpo hotz egiten baitu.
 
Aisia ez da erretiratzen
 
Erretiroa hartutakoan pertsona askok, motibaziorik ezagatik edo eskura izan dezakeen aisialdi-eskaintza ez ezagutzearren, ez dakite nola bete lehenago. lanean zebiltzala, betetzen zuten astia. Hamar, hamabost, hogeita hamar edo berrogei urte ere iraun dezakeen bizitzako etapa horretan olgeta-praktikarik egitea funtsezkoa da.



 Jubilatu den pertsonak gehienetan pentsio edo errenta bat jasotzen du aldiro bizimodua atera ahal izateko. Pentsio horren bitartez, bere aisia bete ahal izateko hainbat jarduera egin dezake, bidaiatu, kirola egin, bilobetaz gozatu...



http://www.diariovasco.com/v/20100920/opinion/articulos-opinion/erretiroa-amets-20100920.html

DIBORTZIOA: BIDE BERRI BAT

Dibortzioa eta banaketa

Bikote-harremana hausten da dibortzioarekin, baina baita familia-egitura bera ere. Familia eta bertako kideen arteko harremanak modu berri batean antolatzeko unea da. Seme-alabek gurasoekin harreman osasuntsua eta lotura-afektibo sendoak mantentzeko, gakoa izango da gurasoek bikote-arazoetatik at uztea seme-alabak.


Bi pertsona helduk askatasunez eta errespetuz erabakitzen dute beraien arteko bikote-harremana etetea; edo, hala behar luke behintzat. Printzipioz, bi pertsona helduren arteko afera da.






Bi heldu horiek hartutako erabakiak bete-betean eragingo du seme-alabek ordu arte ezagutu duten bizimoduan eta familia-harremanetan. Bi helduren arteko afera horren lekuko dira, bai banaketa aurretik, bai ondoren; lehen lerroko ikusle isil batzuetan, obra azken lerrotik sumatzen urruneko testigu besteetan. Baina, beti egongo dira hor, bi heldu horien erabakiek beraien egunerokoari, bizimoduari eta familia-harremanei zuzen-zuzenean eragingo die.

Baina, haustura hori, bikote-harremanarena nahiz familia-egiturarena, noiz hasten da? Bikoteak erabakia hartzean? Seme-alabei jakinaraztean? Edo lehenagotik dator?

http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1105

jueves, 12 de mayo de 2016

HABIA HUTSAREN SINDROMEA

"SEME-ALABEK HEGOAK ASTINTZEN DITUZTENEAN"

Seme-alabak emantzipatzeak tristura, bakardadea eta motibazioa galtzea ekartzen die zenbait gurasori, baina badago sentimendu horiei aurre hartzeko modua. Unea iristeko zain egoten dira batzuk, eta iristeko beldurrez beste batzuk.  Bakardade, tristura eta hustasun sentimenduek erasaten diete, baina badira horiei aurre hartzeko eta horiek gainditzeko estrategiak ere. Komeni da psikologo eta profesionalen aholkuak aintzat hartzea.
-Sintomak
Seme-alabak falta zaizkiela, sentimendu bat baino gehiago agertzen zaie guraso horiei: bakarrik sentitzen dira, triste, ezertarako ez direla iruditzen zaie eta antsietate zerbait ere edukitzen dute. Lo-nahasmenduak ere izan ditzakete, loezina, adibidez, edo gauetan sarri esnatzeko joera har dezakete. Autoestimuari ere egin diezaioke egoerak eta, zenbaitetan, depresioari lotuta dauden sintomak ere ager daitezke: nekea edo kontzentrazio falta, adibidez.
 
Sindrome horren aurrean, psikologoak saiatu behar du gaixoak dituen uste eta pentsamendu okerrak aldarazten. Proposamen batzuk:
- Lehen seme-alabei eskaintzen zitzaien denbora, aisialdi-jarduerekin bete.
- Arazoaren ikuspegia aldatu eta askatasun-aukeratzat hartu.
-Norbere buruari denbora eskaini egoera berrira egokitzeko, eta errespetatu.
-Egoera berria onartu.
-Bikote-bizitza biziberritu eta bakardade hori baliatu seme-alabak etxean zeudenean agian falta izan diren intimitatea eta elkarrizketa lantzeko.
 
 
 

Iturria: Fernando Pena. Valentziako Psikologo Elkargoko kidea, 8211 zenbakiduna. (http://www.miconsulta.es)

viernes, 6 de mayo de 2016

BIKOTE ERLAZIOAK

Bikote-erlazioak zoriona eman diezaguke?
maitasuna aurkitzea ez da gogobeteko konpromiso zoriontsuko berehalako baldintza. Aukeretan, ez da nahikoa gu zenbat maite izatearekin, bikoteek haien arteko sentimendu sendoak egoten jarraitu arren apurtzen bukatzen dituzten aldiak daude.
Zer esan nahi dau?
Bikotea izateak erantzukizuna edukitea suposatzen dau, eta era berean, ahaleginak elkartzen baditugu eta talde on bat egiten badugu, gozatzen dugun zoriona oso aberasgarria izatera heldu daiteke.
 
 Erlazioaren estadioetan zentratzean, bost bereizi daikeguz.
1-Hasierako erakargarritasuna: kidetzaren beharra.
2-Erlazioa sortzea: Bat etortzea erakargarritasun fisikoan eta gaitasunetan (alderantzizkoa ere izan liteke), prozesu geldoa eta "gu" esanahia.
3-Erlazioaren jarraipena: Doitasuna (ekarpenaren oreka).
4-Narriadura: Ez dagoela dointasunik konturatzea (desoreka).
5-Erlazioaren amaiera: Erabakia, bukatu ala ez bukatu? Egokia da ala ez da?
Bikotearen oinarria bitan bereizten da:
-Atxikimendua: prozesu luzea(bizi-zikloa). Eragina du subjetuak egiten dituen persona arteko harreman guztien (sexuzkoen eta sexuzkoen ez direnen) kantitatean eta kalitatean.
-Intimitatezko erlazioa: Gaztaroan ezartzen da, eta elkarrekiko atxikimendua (elkarrekiko ardura) du ezaugarri nagusia; horretarako, ezinbestekoak dira konpromesuak eta sakrifizioak.
Azkenik, afektuak ziurtasuna Dakar.
 
 
 
 
 

viernes, 15 de abril de 2016

JOLASA: JARDUERA LUDIKOA

JOLASA OSO KONTU SERIOA
 
Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.
 
 
 
 
Duela ehun urte jolasaren inguruan ez zen teorizatzen, baina haurrek kalean ordu asko pasatzen zuten jolasean. Gaur egun, aldiz, unibertsitatean asko hitz egiten da haurren jolasari buruz, psikologia eta pedagogia arloetan onartua baitago jolasaren garrantzia, baina kalean gutxiago ikusten dira haurrak jolasten” Azpimarratu beharra dago jolasen garrantzia eta honek dira jolasaren aldi nagusiak:
 
 
 a)Jolas motorra: Hasieran, bere gorputzarekin jolasten du. Mugitzeko aukera berriak aurkitzen ditu. Adibidez, eskuak eta hankak mugitu. Gainera, besteen gorputza ezagutzen doa. Umea bakarrik jolasten da eta, adibidez, puxtarriekin egiten dituen jarduerak teknikoki ezon daiteke esan jolasak direnik. Ekintzak errepikatu egiten dira, finkatuz doaz eta funtzionaltasunagatik beragatik egiten dira.
 
b)Jolas sinbolikoa:
 - Ume nagusiagoak imitatzen ditu baina bakarrik jolasten da, jolaskidea aurkitzeko ahaleginik egin gabe eta irabazten saiatu gabe ("balitz bezala" jolasa).
- Beste jokalariek ez dute garrantzirik.
- Alegiazko laguna: asmatutako pertsonaia batekin jolasten da, benetakoa balitz bezala.
Deszentratzen eta euren burua beste umeekin harremanetan ikusten hasten dira. Hori gertatzen denean, nola egiten duten konporatzen eta jolaskideen asmoak koordinatzen hasten dira. Jolasteko moduak konparatzeko gaitasuna eta aurkariari nagusitzen ahalegintzako gaitasuna deszentraziotik datozen jarrera kognoszitiboak dira (oso zailak/ezinezkoak ume txikien artean).
 
c)Nolabaiteko lankidetzako jolasa: 
-Jokalari bakoitza irabazten saiatzen da.
-Umeek elkar hartu behar dute arauak adosteko.
-Lankidetzaren funtsa: lehiaketa gobernatzeko arauak sortzea.
-Elkar hartu behar dute denek onartzeko moduko arauak negoziatzeko.
-Adostutako arauak ezartzeko eta jarraitzeko ahaleginak egin arren, jokalari bakoitza bere arauei eusten saiatzen da.
 
d)Arauak kodetzeko jolasa:
-Nerabeek elkar hartzen dute arauak batzeko ahaleginean.
-Gozatu egiten dute gerta daitezkeen egoerak aurreikusten eta edozein egoeratan aplikatzeko moduko arau konplexuak kodetzen.

 

lunes, 11 de abril de 2016

NERABEZAROAREN EGOZENTRISMOA

PENTSAMENTU IDEALISTA ETA FIKZIOZKOAREN FUNTSA


Nerabearen egitura kognitiboa egozentrikoa izan ohi da, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako eta faktore afektibo-sozial batzuk albo batera utzi gabe.Nerabea kognitiboki egozentrikoa da, pentsamendu formal berria gehiegikeriaz erabiliz, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako. Bestalde, nerabearen idealismoa ulertzeko, faktore afektibo-sozial batzuk ere hartu behar dira aintzat, irterpretazio kognitibo hutsa osatzeko.
·         Aginte-irudiei buruzko kritikak: Mundu ideala irudikatzeko gaitasun berria dute, beraien gurasoenganako edo miresten zuten norbaitenganako mirespena galtzea.

·         Eztabaidatzeko joera: Nerabeek gauzarik txikienari buruz ere eztabaidatzeko gogoa edukiko dute. Normalean gurasoekin edo nerabearen tutela daukan pertsonarekin eztabaidatzen dute edozein gauzagatik.
·         Autokontzientzia: Nerabeen irudizko ikus-entzuleak, beraien buruan baino ez dira existitzen eta kezkatuta daude haien jokaeraz eta pentsamenduaz.

·         Norbere burua azpimarratzea: Nerabeek  ezaugarri honetan uste dute bereziak direla, eta beraien esperientzia bakarra dela.

·         Zer erabaki ez jakitea: Nerabeek  erabakiak hartzeko orduan duda asko izaten dituzte.

·         Itxurazko hipokresia: Zerbait nahi dute baina ez dakite hori lortzeko lan handia egin behar dela.

OPERAZIO KONKRETUKO ETAPAK (7-12urte)


OPERAZIO LOGIKO-MATEMATIKOAK: Bertan, objektuak etena izan behar du. Ez dira espazioa eta denboran kontuan hartzen. Objektuaren funtsa baino ez da kontuan hartzen.
1. SAILKAPENA
2. SERIAZIOA
3.KONTSERBAZIOA


1.Sailkapen kontzeptua multzo edo talde bateko kide edo parte izatearekin lotuta dago. Partaidetzako erlazio horretan oinarrituta, sailak egiten ditugu eta sail horiek funtsezkoak dira mundua antolatzeko.




2. Seriazioa sailkapenaren kontrapartida da. Seriazioetan ordenatze dimentsionala egiten da (desberdintaduna). Gauzen arteko desberdintasunei erreparatu behar zaie.



3. Gauza baten kantitatea geroko kantitatearen berdina izango da, gauza horren itzura kualitatiboa aldatu den arren.


domingo, 6 de marzo de 2016

OIHALETAKO MUNDUA "Pentsatzailea"



Haurtxoak ikasi du negar egiten badu gauza batzuk pasatzea lortu dezakeela, eta entzuten ere ikasi du, erantzunaren zain. Haur baten garuna, bere bizitzako lehen hilabetetan zehar eraldatzen da. Jaioberriaren erreflexuak, borondatezko ekintza sinpleetara ematen die pausu. Aldaketa hauen gakoa, garunaren goikaldean dago. Garun-kortexak, haurrari, arreta zuzentzea eta bere portaera kontrolatzea baimentzen dio. Hala ere, garun-kortexa beste primate batzuenarekin konparatuz, gizakiarena, askoz astiroago garatzen da. Gainera, hiru urteetararte, umeek ez dute pentsamendu sortzailea erakusten, eta hau, bere hurbilengo senideetatik (txinpantzeak) bereizten dituen ezaugarria da. Trebetasun harrigarriak dute, gauza-kopuruarekin sentiberak dira, daki jostailu bat ez dela biren berdina, eta bi hiru baino gutxiago direla. 15 hilabeteetan haurtxoak bainuontziko fisikaren gainean ikasten du, gauzek era desberdinean jokatzen dutela ohartzen da. Kausako eta efektuko oinarrizko postprintzipioak ulertzen ditu. Baina haien arteko konbinazio handia egin beharko du. 6 hilabete gehiagokin, kausaren eta efektuaren arteko ulermen maila konplexuagoa eukiko du. Nahiz eta musika-ekipamendu baten botoiak antzekoak izan, haietako bakoitza zer egiten duen jakiteko sistema bat garatzen du. Haurrek gauzak piezetan deskonposatzen dituzte, gauza barriak ikertu ahal izateko. Honekin goian, behean, eskuina eta ezkerra kontzeptuak aurkitzen dituzte. 2 urterekin, gauzak ordenatzen hasten dira, objetuak sailkagarriak direla ikusiz, eta horregatik zientifikoaz aparte sortzaile ere da. Imitazioa oso garrantzitsua da, eta irudimena garatzen du. Lehenik eta behin kopiatzen dute, gero inprobisatzen dute eta gero haiek, eurenak sortzen dute.

domingo, 28 de febrero de 2016

ENBRIOIA ETA FETUAREN GARAPENA


 

LEHENENGO  HIRUHILABETEA

1.    Hilabetea: Lehen hilabetean zehar hazkundea edonoiz baino arinena da. Enbrioia, zigotoa baino 10000 aldiz handiagoko tamainara heldu daiteke. Lehen hilabetearen amaieran 1-4 eta 1-2 bitarteko luzeera neurtzen du. Odola, bere zainengaitik eta arteria txikietatik dabil. Bihotzak, 65 taupada minutu bakoitzeko emoten ditu. Jada, garunaren, giltzurrunen eta gibelaren hasiera ikus ditzake. Gainera, zibor-hestea funtzionatzen du eta mikroskopikoki begiratuta, protuberentziak buruan ikustea posiblea da.
 


2.    Hilabetea: Bigarren hilabetearen amaierarantz enbrioia, proportziodun haurtxo baten moduan ikus daiteke. Burua gorputzaren erabateko luzeraren erdia da. Aurpegiko atalak argi eta garbi garatuta daude. Besoek, eskuak, hatzak eta erpuruak dituzte, eta hankek, balaun eta taloiak. Lehen hezur-zelulak 8 asteak inguru agertzen dira.


3.    Hilabetea: Organu-sistemak funtzionatzen ari dira eta horrela fetuak, arnasa hartu dezake, likido amniotikoa birikietara pasa eta azkenik, hura bota. Fetuak, hankak mugi ditzakez, ahora ireki, itxi eta irenstu. Babinskiren erreflexua, lehenengoko jarduera berezia dugu.


BIGARREN HIRUHILABETEA

4.    Hilabetea: Zibor-hestea, fetuaren luzeera berdina du. Amak, fetuaren ostikadak edo “pataleoa” sentitzeko kapaza da. Plazenta edo karena deitua guztiz garatuta dago.


5.    Hilabetea: Bertan, lo egiteko definitutako patroiak ditu. Amak, belarria, sabelean jartzerakoan, fetuaren bihotzaren taupadak entzuteko posiblea du. Baina, oraindik arnas sistema ez da guztiz egokia. Ilea hazten ari da.


6.    Hilabetea: Kuxin adiposoak ditu azal azpian. Bertan, prentzio erreflexua agertzen da, non, eskua tinko  heldu dezake. Fetoa entzuteko gai da.


HIRUGARREN HIRUHILABETEA

7.    Hilabetea: Erabat garatutako erreflexuak ditu orain. Bere hatz lodia txupa dezake. Ilea hazten jarraitzen ari da.



8.    Hilabetea: Hilabete honetan eta hurrengoan, koipe geruza bat garatzen da gorputz guztiaren azpian. Gainera, fetoa, biratzen hasten da, erditzeko posizioara heldu arte.


9.    Hilabetea: Azkenengo hilabetean, kuxinak adiposoak eratzen jarraitzen dute, organu-sistemek eraginkorki funtzionatzen dute eta bihotzaren erritmoa handitzen da. Fetoa, prest egon behar da erditzear dagoalako eta bertan, bihotzaren erritmo maila kontrolatzen da.